pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hitzaldi- Ilustratua: “Sugarren mende-komiki-albuma”. Aurkezpena  Hizlari: Asisko Urmeneta.
13
Urt
2022

Hitzaldi- Ilustratua: “Sugarren mende-komiki-albuma”. Aurkezpena Hizlari: Asisko Urmeneta.

Urtarrilaren 20ann, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian

Urtarrilaren 20ann, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian.

 

Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hamaika euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.

Orduko herritarren tragedia kontatuko dugu, bere testuinguru historiko eta geografikoan, ezin baita ahantzi Euskal Herria bera mugalde bilakatzen ari zela bi inperio absolutisten artean.

Zigorturiko euskaldunak ez ziren bazterkinak, baina garai hartako lider sozialak: horretarako eraiki zen sorginen sekta kolektiboaren mitoa, buruzagi haiek bidetik kentzeko, ezohiko prozedurak baliatuz

Eta guztia Asiskoren marrazkiz lagundurik.

Asisko Urmeneta (Iruñea 1965) ezaguna da besteak beste honako lanen egilea delako: Gartxot, Eusklabo Alaiak, 1620, Nafarroa Beheragaina, y AztiHitza (Euskadi de Literatura Saria Ilustrazioaren atalean)

 

Sarrera doakoa eta librea izango da aretoaren edukiera osatu arte. Ateak 18:30ean irekiko dira.

 

 

Albiste guztiak