Print this page
Helduen hezkuntza-zentroan ikasi nahi duzu?
17
Urt
2022

Helduen hezkuntza-zentroan ikasi nahi duzu?

Otsailaren 4ra arte matrikula zabalik!

Otsailaren 4ra arte matrikula zabalik!

 

Ikasturte honetan Helduen Hezkuntza-zentroan ikasi nahi duzu? Horrela bada, otsailaren 4ra arte matrikulatu zaitezke. Itxaropen auzoko 10. zenbakian dagoen zentrora gerturatu zaitezke astelehenetik ostegunera bitartean, 15.00etatik 18.00etara edo 943 73 08 11 telefonora deitu dezakezu.

 

Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da aurtengo eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH)
  • Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba prestatzea
  • Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat)
  • Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
  • Hasierako ikasketak
  • Gaztelania atzerritarrentzat

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!