Print this page
Berez garbitzen diren bi komun jartzeko lanak hasi dira
18
Urt
2022

Berez garbitzen diren bi komun jartzeko lanak hasi dira

Latxartegi parkean jarriko da bat eta Olaberrin bestea

Latxartegi parkean jarriko da bat eta Olaberrin bestea

 

Udalak bi komun instalatzea kontratatu du. komunak berez garbituko dira eta leku hauetan jarriko dira:

  1.  Latxartegi parkean, parkearen eta Gizarte zentroaren terrazaren arteko bi mailak gainditzen dituen hormaren ondoan.
  2.  Bikuña industrialdean, espaloian, Motxorroko bidegurutzerako norabidean, Olaberriko oinezkoentzako zubira iritsi aurretik.

Komunak erabilera mistokoak izango dira, bi pixatoki izango dituzte kanpoan eta irisgarriak izango dira desgaitasuna duten pertsonentzat, indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betez. Eserlekua, komunaren barrualdea, zorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua izango dute; segurtasuneko sarraila bidez irekiko dira eta, barruan norbait harrapatuta geratzen bada, atea kanpotik desblokeatzeko sistema izango dute.

‘Aseos públicos Ibéricos SL’ enpresa izan da esleipenduna, 89.431,10 eurotan (BEZa barne). Urteko mantentze-lana ere enpresa berari esleitu zaio, 1.016,40 €-ko zenbatekoarekin (BEZa barne). Mantentzea 2 urtez egingo du aipatu enpresak, beste 2 urtera arte luzatzeko aukerarekin.

Komunak jartzeko lanak, aldiz, ART Erainkuntzak SL enpresari esleitu zaizkio, 36.096,54 eurotan (BEZa barne). Obra horien barruan sartzen dira: zolata prestatzea, edateko uraren instalazioa, euri-uren eta ur beltzen saneamendua eta instalazio elektrikoa prestatzea.

Komunak jartzeko lanek bi hilabete iraungo dute, eta instalazioa otsailean egingo da.