Print this page
2022ko Egutegi fiskala
22
Urt
2022

2022ko Egutegi fiskala

Noiz ordaindu behar dira zergak eta tasak?

 

Legazpiko Udalak 2022ko ekitaldirako udal zergen egutegi fiskala onartu du.

Egutegi osoa udalaren webgunean dago argitaratuta (www.legazpi.eus), baina hona-koak dira zerga eta data garrantzitsuenak:

 

  • Urteko aldizkotasuna duten zergak:

Ibilgailuak: otsailaren 1etik martxoaren 31ra.

OHZ (kontribuzioa): maiatzaren 15etik ekainaren 31ra.

  • Seihilabetekoo aldizkotasuna duten zergak(1go ordainketa):

Zaborrak:   urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra

                  Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra

  • Hiruhilabetekoo aldizkotasuna duten zergak(1go ordainketa):

Azoka : urtarrilaren 1etik otsailarn 28ra.

 

Dagoeneko indarrean daude ibilgailuak kobratzeko 2022. urteko eta zaborren lehen seihilekoko kanpainak.

Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko epearen azken egunean zordunduko dira bankuetako kontuan: otsailaren 28an zaborrena eta martxoaren 31n ibilgailuena

 

Udalak ordainagiriak helbideratzera animatu nahi du, herritarrentzat erosoagoa dela uste duelako eta ezarritako aldiaren azken egunean ordaintzea abantaila delako