Print this page
Asian Zehar, Aitor Casadoren ikus-entzunezkoa urtarrilaren 28an
23
Urt
2022

Asian Zehar, Aitor Casadoren ikus-entzunezkoa urtarrilaren 28an

19:00etan Latxartegi Aretoan

Urteko lehen ikus-entzunezko emanaldiak, Aitor Casado legazpiarraren azken lana ekarriko digu.

 

Oraingoan ere, bere lagun Mar Torrijosekin batera Asiako hainbat tokitara egindako bidaiaren kronika eskainiko digute biek, toki horietako irudi eta musikarekin.

Latxartegi Aretoan izango da emanaldia, hala 177 laguni aukera emango zaie emanaldiaz gozatzeko, hori baita egungo egoeran baimendutako Aretoaren edukiera.

 

Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrerak hartu beharko dira, Kultur Etxeko Harreran, urtarrilaren 24,25,26 eta 27an,  9:30etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara.

Guztiak banatuko ez balira, egunean bertan Latxartegi Aretoan jarriko dira eskura 18:00etan.