Print this page
DG04-B Arrasate-Legazpi-Zumarraga linea,  urtarrilaren 27tik aurrera
27
Urt
2022

DG04-B Arrasate-Legazpi-Zumarraga linea, urtarrilaren 27tik aurrera

Zuzeneko zerbitzuak Deskargako autobia berria erabiliko du, 30 minutuko ibilbidea eginez

 

Legazpi eta Oñati arteko GI-2630 errepidea moztuta dagoenez, Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga ibilbidea egiten duen DG04 linea bitan bereizi eta ondoren adieraziko den moduan eskainiko du zerbitzua gaurtik, urtarrilaren 27tik, aurrera.

 

DG04-B Arrasate-Legazpi-Zumarraga

Zuzeneko zerbitzua eskainiko du Zumarragako Renfe Geltokia, LEGAZPIko Saturnino Telleria kalea eta Arrasateko Zaldupe eta Kontzezino/Erdigune geralekuen artean.

Zuzeneko zerbitzuak Deskarga autobia berria erabiliko du, 30 minutuko ibilbidea eginez.

Zerbitzua goizeko 5:20ean hasiko da Arrasaten eta bertan amaituko da 22:45ean.

 

DG04 Oñati-Arrasate

Soilik Oñati eta Arrasate arteko zerbitzua eskainiko du.

Ikusi ordutegi eta ibilbide berria

Ikusi LURRALDEBUSen oharra