pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Astelehenean mantentze lanak igogailuan
05
Mar
2015

Astelehenean mantentze lanak igogailuan

Itxita 09:00etatik aurrera, goiz osoan

Datorren astelehenean, martxoak 9, Latxartegitik Juanastegira doan igogailua itxita egongo da; izan ere, ohiko mantentze eta konponketa lanak egin behar dituzte. Zehazki, 09:00etan itxiko dute, eta aurreikuspenen arabera, goiz osoa beharko dute, harik eta egin beharreko guztiak amaitu arte. Ondorioz, igogailua ez da erabilgarri egongo.
 
Bestalde, hastear dira bigarren igogailua egiteko obrak; alegia, aurrekoari jarraipena emateko, Juanastegitik San Ignaziora igoko dena. Eguraldi txarraren eraginez, lanak atzeratu behar izan dituzte, baina berandu baino lehen helduko diete lanei, eta aurreikuspenen arabera, bi hilabetean amaituta egongo da.

Albiste guztiak