pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Olaria Sariaren hautapena martxoaren 16an
12
Mar
2015

Olaria Sariaren hautapena martxoaren 16an

Herritarrek egindako proposamenen artean

Datorren astelehenean, hilak 16, Olaria Saria nork jasoko duen aukeratzeko bilduko da epaimahaia. Dagoeneko badute herritarrek edo udalerriko taldeek egindako proposamenekin osatutako zerrenda, eta horietako batek jasoko du maiatzeko Santikutz Jaietan herritarrentzat hain preziatua den saria.
 
Alderdi politiko bakoitzeko ordezkari banak (Bildu, EAJ, PSOE eta H1), Kepa Urzelai alkateak, aurreko urteko Olari Sariaren irabazleak (Legazpi Musika Banda), Muruazpi Elkarteak, Merkatarien Ilinti Elkarteak eta Garagunek osatuko dute aurtengo epaimahaia.
 
Olaria Saria jasotzeko proposatutakoak, berriz, honako hauek dira: Miguel Altolagirre, Asier Iriondo, Gabonetako Jaiotza egiten duen taldea, Iratzarri elkartea, Alaitasuna Errondaila, Sorgintxulo Aisia Taldea eta Telleriarteko Txirrindulari Elkartea. 
 
Astelehenean bertan erabakiko du aipatutako epaimahaiak hautagaietako nori eman saria.

Albiste guztiak