pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haur eta nerabeen gurasoentzako familia-arauei buruzko tailerrak maiatzean eta ekainean
06
Mai
2022

Haur eta nerabeen gurasoentzako familia-arauei buruzko tailerrak maiatzean eta ekainean

Bi tailerretan izena emateko epea, maiatzaren 6tik 12ra

 

Bi tailerretan izena emateko epea, maiatzaren 6tik 12ra.

 

Otsailean Kultur etxean Treba-Gurasoak programaren barruan “Arauak eta mugak familian: nola ezarri modu asertiboan” hitzaldia izan genuen, Leyre Cano psikopedagogoaren eskutik.

Hitzaldiaren amaieran egindako balorazioaren emaitzak oso onak izan ziren eta gurasoek, gustura egoteaz gain, gaian sakontzeko beharra adierazi zuten.

Behar hori asetzeko asmoz, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak bi tailer antolatu ditu Kultur etxean. Bata, 3 eta 10 urte bitarteko haurren gurasoentzat, maiatzaren 17an eta 24an (astearteak). Eta bestea, 11 eta 17 urte bitarteko nerabeen gurasoentzat, ekainaren 8an eta 15ean, asteazkenetan. Bi kasuetan ordutegia 17.30-19.30 izango da. Tailerrak elebidunak izango dira.

Tailer bakoitzean 20-25 lagunek parte har dezakete gehienez. Bi kidez osatutako familien kasuan, biak egotea gomendatzen da. Haurrak eta nerabeak dituzten familien kasuan, tailerretako bat lehenetsi beharko dute.

 

Bi tailerretan izena emateko epea, maiatzaren 6tik 12ra arte.

3 eta 10 urte bitarteko Haurren gurasoentzako izen-ematea

11 eta 17 urte bitarteko Nerabeen gurasoentzako izen-ematea

 

Albiste guztiak