Print this page
UZTALAI udaleku irekiak
06
Mai
2022

UZTALAI udaleku irekiak

Astelehenean, maiatzaren 9an, irekiko da haurrak UZTALAI udaleku irekietan matrikulatzeko epea

 

Aurten berrituta datoz Udalak uztailean antolatzen eta eskaintzen dituen udaleku irekiak. Jarduera hori izen berriarekin bataiatzeaz gain -aurrerantzean UZTALAI udaleku irekiak-, webgune bat prestatu du, familientzat lagungarria izango delakoan.

Albiste honekin haurrak matrikulatzeko epea zabaltzeaz gain, UZTALAI udaleku irekien informazioa bilduko duen webgunea aurkeztu nahi dugu. Hona hemen helbidea:

 

https://udalekuak.legazpi.eus

 

Udalekuen ezaugarriak nagusiak:

  • HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan (Laubideko hexagonoan eta Latxartegin) baina, eguraldi onarekin, ahal dela kanpora aterako dira.
  • HH-4tik LH-4ra, aire librean; zenbat talde-kopuru osatuko diren dakigunean erabakiko ditugu herriko zein gunetan elkartuko den talde bakoitza eta familiari jakinaraziko zaio.
  • Ordutegia: 9:30etik 12:30era
  • Matrikula: seme-alaba bakarra, 70,00 €; bigarrena, 44,80 € eta hirugarrenetik aurrera doan.
  • Izena emateko epea: maiatzaren 9tik 20ra (biak barne). Izen-ematea online egitea lehenetsiko da.
  • Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzu. Ez baduzu helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzu. Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute ondoren, izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori inprimatu, sinatu eta HAZen entregatu beharko dute maiatzaren 27rako (egun hori barne). Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Uztalai udalekuetan parte hartu.

Ikusi Oinarriak (euskaraz)

Izen ematea