Print this page
Maiatzaren 9an, astelehenean, Laubide bakoitietako obraren 3. fasea hasiko da
07
Mai
2022

Maiatzaren 9an, astelehenean, Laubide bakoitietako obraren 3. fasea hasiko da

Laubide auzoa 19tik Arantzazuko haurreskolara doan bidea asfaltatuko da

Laubide auzoa 19tik Arantzazuko haurreskolara doan bidea asfaltatuko da.

 

Aurreikusitako jarduketa 1.776 m²-ko azaleran egingo da, eta honako lanak egingo dira: asfaltoa fresatuko da, dauden bigungarriak saneauko dira, aparkalekuak asfaltatu eta pintatuko dira eta seinale horizontalak eta bertikalak jarriko dira.

Proiektuaren honako irtenbideak hartuko dira:

  1. Bidea konpontzea: errodadura-geruza kenduko da eta kale osoa asfaltatuko da, gutxienez 6 cm-ko lodiera duen asfalto ofitikozko errodadura-geruza batekin.
  2. Bidearen eta espaloiaren argiztapena LED argiekin: haur-eskolaren atzeko aldean argiztapena hobetuko da, gaur egun argiztapenik ez duen tarte bat dagoelako oraindik ere.
  3. Bidearen lorategia: proiektuan euri-uren instalazioetan eragin txikia izan arren, kontuan hartu da hiri-drainatze sistemaren bidezko infiltrazioa, espaloirik ez dagoen arekako ura biltzeko. Horretarako, landare baxuko lorategi-eremu ba atonduko da eta zabalera murriztuko da bidearen trazadura aldatu ahal izateko, ibilgailuen abiadura murriztera behartuz. Gainera, lorategi-eremu horri esker, bidea babestu ahal izango da haren aldameneko lurretan azkenaldian gertatzen ari diren lur-jausietatik, errodadura-eremuari eragiten baitote.

Asfaltia SA enpresak egingo du obra, 147.799,12 euroko aurrekontuarekin, eta 6 asteko epea izango du horretarako.