pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirileko asmakizunaren erantzuna: marrubiak
08
Mai
2022

Apirileko asmakizunaren erantzuna: marrubiak

Hilabete honetan, marrubi-gazpatxoa prestatzera gonbidatzen zaituztegu

Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.

 

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,

  • Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
  • Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
  • Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatzean, laboreak  txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.

Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, nutrizio-ekarpenak mantentzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelako elikagaiez ari gara. Horrez gain, testura, itxura eta zapore egokiagoa izaten dute. Sasoiko elikagaiek kalitate hobea izaten dute biltzeko garaian bilduz gero.

 

Zein fruta aukeratu dugu apirilerako? Marrubia

Marrubia oso fruta arina da, elikagai baliotsuak ematen ditu eta organismoa arazten eta suspertzen laguntzen du.

Izen botanikoa Fragaria Vesca da. Latinezko fragans hitzatik dator eta usaintsua esan nahi du; haren ezaugarrietako bat urrunetik ere antzeman daitekeen usaina da.

Basoko marrubia historiaurreko garaitik ezagutzen da; badakigu greziarrek eta erromatarrek kontsumitzen zutela, eta Europan XIII. mendean hasi ziren hazten.

Landutako marrubia edo baratzeko marrubia, Virginiako lehen kolonoek ekarri zuten Ameriketako Estatu Batuetatik Europara.

Udaberriko fruta da, oso usain bereizia duena; zapore garratz samarra du, baina baita gozoa ere.

Informazio nutrizionalari dagokionez:

  • Pisuarekiko C bitamina gehien duen fruta da, laranjak baino gehiago, eta, beraz, nerbio-sistemaren eta immunitate-sistemaren funtzionamendu normalari laguntzen dio. Nekea eta akidura gutxitzen laguntzen du.
  • E bitamina ugari du, eta, beraz, oxidazio-kaltearen aurrean zelulak babesten laguntzen du.
  • B taldeko bitaminen ehuneko handia du eta potasio asko eta sodio gutxi duenez, ona da hipertentsioa erregulatzeko.
  • Kaltzio, fosforo eta magnesio ugari duenez, osteoporosia saihesten laguntzen du.
  • Aberatsa da potasioan, eta, beraz, oso interesgarria arranpak izanez gero.
  • Azukre gutxi du; beraz, kaloria gutxiko fruta da.
  • Marrubiak eragin libragarria du, xilitola duelako, eta xilitola txantxarra eragiten duen plaka bakterianoak digeritu ezin duen edulkoratzaile bat da.
  • Beraz, hortz-plakari aurre egiteaz gain, ahoko pH-a gutxitzearen ondoriozko desmineralizazioa inhibitzen du, hortz-esmaltearen higadura saihestuz, eta, beraz, hortzak osasuntsu mantentzen laguntzen du.

 

Bitxikeria gisa, marrubiaren benetako fruta akenioak dira, kanpoan dituen pipita horixka horiek, baina jaten dugun zati gorria lorearen luzapena da.

Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta, bertan, hilabete honetako errezeta berezia prestatzeko azalpenak: marrubi-gazpatxoa.

Kartela ikusi

Albiste guztiak