Print this page
Kursaal Eskura- Doako autobusa: "Giselle", Compañia Nacional de Danza
09
Mai
2022

Kursaal Eskura- Doako autobusa: "Giselle", Compañia Nacional de Danza

Maiatzak 29, igandea, 19:00ean. Kursaal Auditorioan. Autobuserako izen emateko azken eguna: Maiatzak 20

Maiatzak 29, igandea, 19:00ean. Kursaal Auditorioan.

Autobuserako izen emateko azken eguna: Maiatzak 20

 

Maiatzak 29, igandea (Kursaal Auditorioa, 19:00)

"Giselle"

Compañía Nacional de Danza

Joaquín De Luz, koreografia

Adolphe-Charles Adam, musika

 

Dantza Konpainia Nazionalak, espainiar  erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berri bat aurkezten du. Obra hori ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe, Giselle honetan ikusgai izango dira, halaber, escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak, Bécquer-en poesia iturri hartuta.

  • SARRERAK EROSTEKO

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http://www.kursaal.eus/eu

sarrerak: 42 / 34 / 27 / 22 / 11 €

 

  • AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Autobusak honako lekuetan egingo du geldialdia:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:15)

 

Ordu Gaztea/Langabetuak:langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): maiatzaren 20a.

 

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).