pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 21ean Mirandaolara txangoa, Sorgintxulorekin
14
Mai
2022

Maiatzaren 21ean Mirandaolara txangoa, Sorgintxulorekin

Izen-ematea maiatzaren 19ra arte, osteguna

Izen-ematea maiatzaren 19ra arte, osteguna

 

Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatuta, HH-5. mailako eta LH-1 eta LH-2. mailetako ikasleek Mirandaolara joateko aukera izango dute, larunbatean, maiatzak 21, Sorgintxulo aisialdiko taldearekin.

Euskaraz aritzea, jolastea, herriko lagun berriak egitea eta ondo pasatzea dira ekintza honen helburuak. Euskal Herria plazan elkartuko dira 17:00etan. Mirandaolaraino elkarrekin joango dira.

Jolasean igaroko dute arratsaldea eta askaria ondoren, denak batera oinez itzuliko dira Euskal Herrira plazara, 19.30ean.

 

Euria balitz, ekintza Urbeltz pilotalekuko kantxaren goiko gunean egingo da, 17:00etatik 18.30era.

 

Izen-ematea online da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako.

Epea: ostegunera arte, maiatzak 19, arratsaldeko 14.00ak arte.

Izen-ematea

 

Albiste guztiak