Print this page
Bakardadea atzemateko tailerra
14
Mai
2022

Bakardadea atzemateko tailerra

Tailerraren helburua, herritarrak, hautatua ez den bakardadeak antzematen trebatzea da.

Aurreko hilabeteetan zehar gauzatu den Lehen Foro Sozialean, herritarrak hautatua ez den bakardadeen egoeren inguruan duten parte hartzearen garrantzia baloratu da.

 

Gaia gero eta hedatuagoa dago herritar guztien artean, ez bakarrik adinekoen artean, baizik eta orokorrean, pertsona guztiei eragiten diete. Hori dela eta, Legazpiko udalak, Bizipoz eta Servicios Integrados S. Coopekin elkarlanean, gaian interesa duten herritar guztientzako tailerra diseinatu du.

 

Herritarrek gaian duten inplikazioak berebiziko garrantzia du. Izan ere, hautematearen bidez, gaiari heldu eta pertsonen bizitza hobetzen laguntzeko aukera izango da.

 

Tailerra egingo da:

 

  • Maiatzaren 19an (osteguna)
  • 17:00etatik 19:00etara
  • Kultur Etxean

Beti bezala, oso beharrezkotzat jotzen dugu gaian interesa duten herritarren parte hartzea. Horregatik, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Animatu eta zatoz bilerara!