pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

D saileko GAZTE MAILAKO IV. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar Erara
19
Mai
2022

D saileko GAZTE MAILAKO IV. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar Erara

Ane Jaunarena (Lezo), izan da irabazle.2. Sailkatua: Amaia Azpeitia (Legazpi).

 

Maiatzaren 14ean, Legazpiko Azokan Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren IV. Edizioa ospatu dugu.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 14 neska-mutilek parte hartu dute. Hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Amaia Azpeitia etaLaia Arruabarrena legazpiarrak.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren, Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren irabazlea Lezoko Ane Jaunarena izan da.

14 dantzariek bi txandatan Betronio Handia eta Desafioa edo Aurkez Aurkez eta Agurra dantzak dantzatu ondoren, sari emateari ekin diogu. Sariak ematen Legazpiko Kultura eta Kirol Zinegotzia den Iñigo Imaz, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kidea de Juan Mari Vallejo eta Sustraiak Dantza Taldeko kidea den Markel Garmendia aritu dira.

Sari-emate ekitaldian lehenik Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen IV Gazteen Mailako Aurresku Txapelketako Ligaxka irabazi duten Zizurkilgo Maddi Davila eta Lezoko Mikel Esnaolak oroigarri bana jaso dute.

Ondoren, Isabel Aztiria eta Maria Luisa Mendizabal adituen iritziz 14 dantzarietatik jantzirik egokiena Leozko Mikel Esnaolarena izan da, oholtzan Maria Luisa Mendizabalen eskutik dagokion zapia jaso duelarik.

Jarraian Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak diren Jose Luis Vallejo, Maria Ferreiro eta Nahikari Vizuete epaileen iritziz Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren IV. edizioko sariak banatu ditugu:

  • Irabazlea: Ane Jaunarena (Lezo).
  • 2. Sailkatua: Amaia Azpeitia (Legazpi).
  • 3. Sailkatua: Maddi Davila (Zizurkil).
  • 4. Sailkatua: Mikel Esnaola (Lezo).
  • 5. Sailkatua: Eider Zabala (Villabona).
  • 6. Sailkatua: Araitz Ramos (Lasarte-Oria).

 

Ane Jaunarenak Juan Mari Burguerak diseinatu duen eskultura eta kapitain-makila jaso ditu.

Sari-ematearen amaieran Leire Amiano irakasleak eta Amaia Azpeitia lehenengo legazpiarrak oroigarri bana jaso dituzte

Ekitaldiari amaieran Ane Jaunarenak txapelketari doinua jarri dioten Goiz Deia txistulari taldeko kideek jotako Agurra dantzatu du.

Amaia eta Laia taldekideek lan bikaina burutu zuten, ikasturtea oso ondo amaitu duela erakutsiz.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.

Ikusi SUSTRAIAK taldeak ateratako argazki bilduma

 

Albiste guztiak