Print this page
Armen Alarderako Txilibitu joleen entseguak
20
Mai
2022

Armen Alarderako Txilibitu joleen entseguak

Maiatzaren 23an, astelehena, 19:00etan izango da lehena Musika Eskolan

Maiatzaren 23an, astelehena, 19:00etan izango da lehena Musika Eskolan.

 

Armen Alarderako izen ematea amaitu den honetan, finkatu da Txilibitu joleen lehen entsegu eguna: Maiatzaren 23an, astelehena, 19:00etan Musika Eskolan egingo da. Eloi Iartza arduratuko da aurten lan horretaz.

Lehen entsegu horretan finkatuko dira ondorengoen maiztasuna, datak eta orduak.