Print this page
Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak ez ditu txartelik emango
21
Mai
2022

Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak ez ditu txartelik emango

Txartelak gazteaukera eta isic webguneetan eskatu behar dira

Txartelak gazteaukera eta isic webguneetan eskatu behar dira

 

31 urtetan Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak herriko nahiz beste herrietako gazteentzako hainbat txartel ezberdin kudeatu izan ditu: nazioarteko ikaslea (ISIC), irakaslea (ITIC),  Go-25 (IYTC), aterpekidea, gazte-txartela, e.a.

 

Azken denboraldian txartelak eskaintzen dituzten entitateek aldaketa ugari egin dituzte eta aldaketa horiek eragin zuzena izan dute eskaintzen dugun zerbitzuan.

Hori dela eta, aurrerantzean Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak ez ditu txartelik emango.

 

Eusko Jaurlaritzak ere aldaketa batzuk egin ditu eta 2022ko maiatzaren 16tik aurrera, ISIC, ITIC eta IYTCtxartelak ISICen webgunearen bidez bakarrik izapidetu ahal izango dira. Gazte-txartela eta Aterpekide-txartela, berriz, orain arte bezala gazteaukera webgunearen bidez izapidetzen jarraituko dira.

Gazte txartela eta Aterpekide txartelak eskatzeko 

ISIC, ITIC eta IYTC txartelak eskatzeko