Print this page
Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian
23
Mai
2022

Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian

3. eta azken Kontzertua:Esteban LandartMaiatzaren 29an, igandea, 19:00etan 

Maiatzaren 29an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian

 

Esteban Landart Irunen jaio zen. Piano- eta organo-ikasketak egin zituen Donostian eta Baionan.

Lyongo Goi-mailako Musika-kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen, Jean

BOYER irakaslearen gidaritzapean, eta Musikako Goi-mailako Ikasketen Diploma

Nazionala eskuratu zuen organoan, Très Bien à l’Unanimité du Jury aipamenarekin.

Organoa irakasteko Gaitasun-agiria eskuratu zuen gero Frantzian bertan.

Hainbat ikerlan eta artikulu argitaratu ditu Frantzian eta Espainian pedagogiari

buruz, organoari eta organo-interpretazioari buruz, eta musika-analisiari buruz.

Europan eta AEBetan zeharreko musika-jaialdi garrantzitsutan interprete aritu da, eta

irakasle-jarduerarekin uztartu izan du hori.

Gaur egun Organoak eta Armonioak zaintzeko eta zaharberritzeko Batzorde

Teknikoko koordinatzailea da Donostiako Elizbarrutian.

Bere errepertorioak estilo eta garai ugari barnebiltzen ditu: Codex Faenza-tik

Schönberg-en Bariazioetara, Cabezón-dik Radulescu-ra, konpositore erromantikoak

edota sinfonikoak ahaztu gabe. Aldian aldiko musika-tresnak zeintzuk, horren

arabera gozatzen du gehiago batzuekin edo besteekin.

Gaur egun organoko irakaslea da Baionako Kontserbatorioan eta Euskal

Herriko Goi-mailako Musika-ikastegia den Musikenen.

 

EGITARAUA:

César Franck-i omenaldia, bere jaiotzaren berrehungarren urteurrenean.

 

C. FRANCK (1822-1890)

Trois pièces pour Grand Orgue:

  • Fantaisie en LaM
  • Cantabile
  • Pièce Héroïque
  • Grande Pièce Symphonique Op.17