Print this page
Gizarte Politiketako Diputatuak Hariak estrategia aurkeztuko du gaur zineman
24
Mai
2022

Gizarte Politiketako Diputatuak Hariak estrategia aurkeztuko du gaur zineman

Dagoeneko jarri dira Hariak-en dekalogoa duten 10 eserlekuak Latxartegi parkean

Dagoeneko jarri dira Hariak-en dekalogoa duten 10 eserlekuak Latxartegi parkean

 

HARIAK, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik nahi gabeko bakardadeak prebenitu eta horiei aurre ekiteko helburuarekin martxan jarritako estrategiaren izena da.

HARIAK-en helburua da pertsona bakoitzari bere ibilbide indibidualean bakardade-egoerak antzematen eta horiei aurre egiteko moduak bilatzen laguntzea, lurraldeko ibilbide eta sare komunitarioetan beste batzuekin elkarri lotzen diren harien bidez.

 

Legazpin izango da HARIAK Estrategiaren eskualde mailako aurkezpena.

  • Latxartegi parkean, 16:30ean: Hiloramarekin egiten diren belaunaldien arteko elkarrizketetan eta jardueretan parte hartu ahal izango dugu. Jarduera horiek HARIAK dekalogoa duten 10 eserlekuren inguruan antolatuko dira.
  • Latxartegi parkean, 18:30ean: eserlekuetatik gertu, horretarako prestatutako gune batean, musikari batek hainbat pieza interpretatuko ditu harpan, bakardadea irudikatuz; ondoren Latxartegi zineman izango da ekitaldi nagusia.
  • Latxartegi zineman, 19:00etan: HARIAK estrategia eskualdeka antolatzeko ekitaldia aurkeztuko da eta adin guztietako pertsonen nahi gabeko bakardadeei erantzuteko  bizikidetza-hariak nola jarrai dezakegun ehuntzen azalduko da.

Nahi ez diren bakardadeen arazoaren konponbidean lagundu nahi baduzu, parte hartu!