Print this page
XXXV. Dantzari Txiki Eguna Legazpin
30
Mai
2022

XXXV. Dantzari Txiki Eguna Legazpin

Ekainaren 5ean, igandea, goizeko 11:00etatik aurrera

Ekainaren 5ean, igandea, goizeko 11:00etatik aurrera.

 

Bi urteko hutsunearen ondoren, aurtengoan bai, ospatuko da Dantzari Txiki eguna, Korosti Dantza taldeak sustaturik. Aurtengoa berezia izango da, goiz partean bakarrik ospatuko baita, eta ohiko data baino beranduago baitator.

Taldez ere murriztua datorkigu aurtengoa, baina bikaina izango da hala ere.

 

EGITARAUA

  • 11:00etan elkartuko gara lau biden
  • 11:45etan kalejiran abiatuko gara santikutz kaletik elizaraino, handik Nafarroa kalera eta gero kale nagusira (Ruth loradendatik)
  • 12:15 kale nagusian dantzatuko dugu talde guztiek batera
  • 12:40 plazara joango gara berriz ere denek batera dantzatzeko
  • 13:30 egunaren amaiera

Parte hartuko dute:

IRRINTZI dantza taldea (Zumarraga-Urretxu)

LURRA dantza taldea (Urretxu)

OINARIN dantza taldea (Antzuola)

OÑATZ dantza taldea (Oñati)

SUSTRAIAK dantza taldea (Legazpi)

KOROSTI dantza taldea (Legazpi)

 

Eta laguntzaile izango dituzte: Goiz Deia Txistulari taldea, Doinua Musika Eskolako trikitilariak, Doinua Musika Eskolako Dultzaineroak eta Iratzarri Dultzaineroak.

Ikusi kartela