pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2022-2023 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea
03
Eka
2022

2022-2023 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

Ekainaren 6tik 30era. Gutxieneko adina 6 urte izango dira

Ekainaren 6tik 30era. Gutxieneko adina 6 urte izango dira.

 

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan

2022-2023 ikasturtean parte hartzeko

matrikula epea ekainaren 6ean irekiko da.

 

Matrikula egiteko,

horretarako prestatu den matrikula orria bete

eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar;

betiere, ekainaren 30a baino lehen.

 

Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke.

Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek,

irakasleari jakin arazi beharko diote,

eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

 

Taldeak eta ordutegiak

matrikulatutako ikasle kopuruaren eta

euren aukeren arabera antolatuko dituzte.

 

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute;

helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio.

Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan

aritzeko aukera ere izango dute.

 

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2017an jaioak).

Haur horiekin talde berezia egingo da.

Ez dago gehienezko adinik.

2022 -2023 Matrikulazio orria

Albiste guztiak