pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haztegi ikastolak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso du
09
Eka
2022

Haztegi ikastolak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso du

Lehenengo ziurtagiria 2009-2010 ikastur-tean jaso zuen, eta aurten berritu egin du

Lehenengo ziurtagiria 2009-2010 ikastur-tean jaso zuen, eta aurten berritu egin du

 

Lehendakariak, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria eman zien, asteartean, Eusko Jaurlaritzaren Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten 31 ikastetxe publiko eta itunpekori. Lehendakariarekin batera egon ziren Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailburua eta Jokin Bildarratz Hezkuntzako Sailburua.

Eskola Jasangarriaren ziurtagiria lortu duten 31 ikastetxe horien artean Haztegi ikastola dago. Ikastolak 2009-2010 ikasturtean jaso zuen Eskola Jasangarriaren lehenengo ziurtagiria eta 2021-2022 ikasturtean ziurtagiria berritu du.

Haztegi Ikastolak lortutako aitorpen hori irakasleen, ikasleen, irakasle ez diren langileen eta familien artean iraunkortasunaren aldeko hezkuntzari emandako bultzadaren emaitza da. Berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egindako apustuari esker lortu eta eskuratu du ziurtagiria, auditoretza gainditu ondoren.

ZORIONAK HAZTEGI IKASTOLA!

Ekitaldia Busturiako Urdabai Ekoetxean egin zen atzo, eta bertan, ikasleek, irakasleek eta udal-ordezkariek hartu zuten parte; horien artean, Koldobike Olabide alkateak eta Maite Lombide zinegotziak.

 

Albiste guztiak