pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira
12
Eka
2022

Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira

Eulen enpresak 374 kilo hondakin bildu ditu

 

Duela bi urte hasitako dinamikarekin jarraituz, Udalak Eulen enpresa kontratatu du Urola ibaiko hondakinak garbitzeko. Garbiketa-lan hori Guriditegi auzoan hasi eta Urola kaleko industrialdea bukatzen den tartera arte egin da. Urtatza erreka ere garbitu da. Lan horien kostua 6.655,00 €-koa izan da.

Kontratatutako enpresak emandako informazioaren arabera, Urtatza errekaren tartean 74 kilo hondakin bildu dira eta Urola ibaian 300 kilo.

Urola kaleko industrialdean eta Bikuñatik Motxorrora doan bidean errekara ematen duen tartean saretak jarri ziren eta horrek asko murriztu du ibaira eroritako hondakin-kopurua; hala ere, oraindik badaude zenbait puntu beltz:

  • Urtatzako baratzak eta Laubiden lurperatu aurreko metroak.
  • Industrialdean ibaiaren ondoko aparkalekua, non hamaiketako hondarrak pilatzen diren.
  • Tren-geltokirako bidean dagoen zubiaren eremua.
  • Elorregitik Brinkolara arteko tartea.
  • Brinkolako zubira iritsi baino ehun metro lehenago eta zubiaren azpiaaldea. Tarte horretan bildu da hondakin kopuru handiena.

Guztira 374 kilo hondakin jaso dira, eta Sasieta mankomunitateko garbigunera eraman dira

Albiste guztiak