Print this page
Datorren bero-boladaren aurrean aintzat hartu beharreko gomendioak
14
Eka
2022

Datorren bero-boladaren aurrean aintzat hartu beharreko gomendioak

Ur asko edatea edo erabiltzen dugun arropa zaintzea erabakigarria da bero-boladari aurre egiteko 

 

Ur asko edatea edo erabiltzen dugun arropa zaintzea erabakigarria da bero-boladari aurre egiteko

Tenperatura 38ºC-tik gorakoa denean, garunak nekez erantzuten du; horregatik, oso garrantzitsua da eguzkitan luzaroan ez egotea, batez ere egunaren erdiko orduetan, deshidratazioa eragin baitezake eta digestio-etenak ere egon baitaitezke.

 

Hona hemen bero-boladaren aurrean aintzat hartu beharreko gomendioak:

  • Sarri hidratatu eta ura edan egarririk gabe ere; horrek galdutako izerdia berreskuratzen lagunduko dizu
  • Ez edan kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duen edaririk; ez dite egarria asetzen eta gorputzeko likidoak galtzea eragiten dute
  • Izerdiarekin galtzen diren gatz mineralak berreskuratzeko, areagotu entsalada, barazki eta fruten kontsumoa. Saihestu janari koipetsuak eta oparoak, berora egokitzea zailtzen dute eta
  • Bero handia nabaritzen baduzu, freskatu gorputza ur freskoarekin, batez ere eskuak eta aurpegia
  • Saihestu eguzkia egunaren erdiko orduetan eta ez egin otordu oso oparoak
  • Saihestu arropa iluna eta transpirazio gutxikoa. Eguzkia islatzen duten kolore argiko arropak eraman
  • Ez egin izerdi bizia sortzen duen esfortzu fisikorik egunaren erdiko orduetan
  • Etxebizitza aireztatzeko ireki leihoak goizeko 8:30ak baino lehen; ondoren jaitsi pertsianak eta gelak ilundu, eguzkia sar ez dadin
  • Inoiz ez da inor gelditu behar aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, itzaletan egon arren.

Ikusi Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Bero Plana