pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nerabeentzako zerbitzuaren udako ekintzen egitaraua
16
Eka
2022

Nerabeentzako zerbitzuaren udako ekintzen egitaraua

Izen ematea ekainaren 16an eta 17an Gazte-txokoan

Izen ematea ekainaren 16an eta 17an Gazte-txokoan

 

Joan den maiatzaren 27an egindako asanbladan nerabeek luzatutako proposamenak kontuan hartuta, Nerabeentzako Zerbitzuak udako ekintzen egitaraua prestatu du ekainaren 22tik uztailaren 21era.

Ekintzak astean hiru egunetan gauzatuko dira, hau da asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan.

Ekainaren 22an, oporrei ongietorria emango diete eta bazkari bat egingo dute Gazte-txokoan, aldez aurretik izena ematen dutenekin. Ekintza gehienak Gazte-txokotik kanpo egingo dira. Batzuk, herritik kanpo izango dira, adibidez, ekainaren 24an Olaberriko Kartingera joango dira, ekainaren 29an hondartzara eta Igeldora, uztailaren 6an Donostiako ihesgela (escape room) batera eta uztailaren 13an Urbileko Costa Jumpera.

Ekintza horietan guztietan parte hartu nahi dutenek Gazte-txokoan izena eman dezakete ekainaren 16an eta 17an, 17.00etatik 19.30era. Horretarako gurasoen baimena eta dirua eraman beharko dute.

Beste ekintza batzuk herrian egingo dira, baina Gazte-txokoko lau paretatik kanpo. Adibidez, uztailaren 1a Nerabeentzako Zerbitzuaren eguna izango da eta kalean ekintza bat egingo dute. Uztailaren 8an, Nerabe Zerbitzuko hezitzaileen taldea nerabeak dauden lekuetara gerturatuko da eta arratsaldean Brinkolara joango dira.

Bestalde, Gazte-txokoan bertan, uztailaren 15ean kamiseta tindatzen arituko dira, eta uztailaren 20an eta 21ean amaituko dira Gabonetan eta Pazko astean amaitu gabe geratu ziren margoketa-lanak.

Bukatzeko, ekintza itxiak ere egongo dira, hau da, nerabe-talde zehatz bati zuzendutakoak. Talde horiekin kalean nahiz Gizarte sareetan egingo diren jarduerak landuko dira.

Irailaren 1ean, hezitzaile taldea bueltan izango da, 12-18 urte bitarteko gazteekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan esku-hartzeko prest.

Ikusi udako ekintzen egitaraua

Ikusi kartela

Albiste guztiak