Print this page
Kaleko ikuskizuna ekainaren 23an 18:00etan
19
Eka
2022

Kaleko ikuskizuna ekainaren 23an 18:00etan

Kalea gure etxea bezala zaintzen dugu?

Kalea gure etxea bezala zaintzen dugu?

 

TTAK LEGAZPI GARBI kanpainaren barruan, ekainaren 23an, osteguna, 18:00etatik 20:00etara ikuskizun bat izango da Kale Nagusian.

Gure etxea zaindu eta garbi mantentzen dugu, baina zergatik ez dugu gauza bera egiten gure  herriko kale, plaza eta parkeekin?

Txaloka antzerki taldearen eskutik, era ludikoan, hausnarketa horri ekingo diogu.

 

TTAK  LEGAZPI  GARBI kanpainak  Legazpi garbiago bat lortu nahi du, legazpiarron inplikazioarekin.

Horretarako  azkenengo hilabetean bi ekintza jarri dira abian:

  • Gozoki dendetan, pipa-azalak jasotzeko kartoizko ontzi bat banatzen dute. Ontzi horretan jasotako pipa-azalak goxoki denda bakoitzean dagoen zilindroan bota behar dira zozketa batean sartzeko.  Denera  36  “Snack-Bowl”  zozkatu dira.
  • Aldi berean herriko 5 gune garbitu gabe utzi ditugu 12 egunetan, eta ondoren jasotako hondakinak Legazpiko 7 farolatan zintzilikatuko ditugu, herritarren hausnarketa  bultzatzeko.  Argazkiak ere atera ditugu arreta erakartzeko. Hauek dira guneak: Latxartegi parkea, Kultur Etxeren ingurua,  Nafarroa 18, Agirre Etxeberriko parkea eta  Laubide kalea.

Datorren osteguneko kale ikuskizunak gai honetaz hausnarketa egiten lagunduko digu,  legazpiar guztion inplikazioa behar da eta. 

Hurbildu eta gozatu!