Print this page
Eskolako Agenda 2030
20
Eka
2022

Eskolako Agenda 2030

Udalak bideo batean erantzun die ikasleek basoei buruz egindako proposamenei

Udalak bideo batean erantzun die ikasleek basoei buruz egindako proposamenei.

 

Maiatzan Domingo Agirre ikastetxea, Haztegi ikastola eta Olazabal institutuko 30 ikasle, ikaskideen ordezkari gisa, Koldobike Olabide alkatearekin eta Maite Lombide Tokiko Garapen Iraunkorreko zinegotziarekin bildu ziren.

Ikasleek basoen garrantziaren inguruan 2021-2022 ikasturtean egindako lana azaldu zieten. Gainera, hartu dituzten konpromisoen berri eman zuten eta hainbat proposamen egin zizkioten udalari.

Orain, Legazpiko Udalak ikasleek egindako proposamenei erantzun die idatzi eta bideo batekin. Hemen ikus ditzakezu.

Ikusi dokumentua

Ikusi bideoa