pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udal liburutegiak argitaratu du biblioporrak gida
23
Eka
2022

Udal liburutegiak argitaratu du biblioporrak gida

Uda garairako proposamenak biltzen dira bertan.

 

Udako ordutegiarekin lanean ari bada ere, garai honetarako aproposak diren irakurketa, musika eta pelikula proposamenak egiten duen gida kaleratu du Legazpiko Udal Liburutegiak, Debagoienako hainbat liburutegirekin batera. Proposamen guztiak aurkituko dituzu Legazpiko Udal Liburutegian.

Gogoratu: Ekainaren 13tik hasita eta irailerarte, goizeko ordutegia izango du Legazpiko Udal Liburutegiak. Arratsaldez itxita egongo da.

Hori horrela, oporraldirako liburuak eraman nahi izanez gero, gaurtik aurrera aukera dago. Hartu liburuak orain eta bueltatu irailean. Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez oporretarako, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzakezu liburuak.

Edozein argibiderako galdetu liburutegian

  • T. 943737186
  • WhatsApp 639851172

Ikusi gida 1. orrialdea

Ikusi gida 2. orrialdea

Albiste guztiak