Print this page
Agirre-etxeberri taberna-kafetegia uztailaren 1ean irekiko da
27
Eka
2022

Agirre-etxeberri taberna-kafetegia uztailaren 1ean irekiko da

Kontratuak 2 urteko iraupena izango du hasieran, eta beste 2 urte luzatu ahal izango da

Kontratuak 2 urteko iraupena izango du hasieran, eta beste 2 urte luzatu ahal izango da.

 

Agirre-Etxeberri etxea udalaren jabetzakoa da. Udalak eraikina zaharberritu zuen eta kultura-ondasun gisa eta monumentu izendapena lortu zuen, Euskal Kultura Ondarearen zerrenda orokorrean sartuz.

2013ko azaroaren 27ko osoko bilkuran etxearen erabilerak onartu ziren; eta, horrela, besteak beste, beheko solairuan ekintza eta ekitaldi desberdinetarako erabilera anitzeko bi areto prestatu ziren eta taberna edo kafetegi egokitu zen.

Udalak taberna-kafetegia egokitu zuen, I. Taldeko jangela kolektibotzat hartzeko. Talde horretan sartuko dira pintxoak eta/edo plater konbinatuak egiten dituzten tabernak, pizzeriak, hanburgesak edo ogitartekoak egiten dituztenak, kafetegiak eta antzekoak.

Legazpiko Udalak 5 aldiz ekin dio taberna-kafetegi zerbitzua ustiatzeko kontratazioari. 2020ko martxoan eskaintza bakarra aurkeztu zen, baina Covid-ak eragindako egoera dela medio, azkenean, lizitatzaileak bere eskaintza bertan behera utzi zuen.

2022ko apirilean, udalak berriro jarri zuen martxan taberna-kafetegiaren kontratazioa. Eskaintza bakarra aurkeztu zen eta prozedura amaitu ondoren, joan den ekainaren 14an kontratua sinatu zen.

Sabino Aguirreburualde Zabaletak Agirre-etxeberri etxeko taberna-kafetegia kudeatuko du datozen 2 urtetan, eta kontratua beste 2 urtez ere luzatu ahal izango da.

 

Pintxoak, ogitartekoak, tostadak, errazioak, eguneko menua eta ostiraletan menu berezia eskainiko ditu. Taberna-kafetegia datorren uztailaren 1ean irekiko da. Zerotik hasten den taberna izanik, hasiera batean honako ordutegia proposatu du:

Astelehenetik ostegunera 7.30etik 20.00etara

Ostiraletan 7.30etik 22.00etara.

Larunbatetan 10.00etatik 14.00etara

Jaiegunetan itxita.

 

Lerro hauen bidez pertsona guztiak animatu nahi ditugu zerbitzu berri hau ezagutzera joan daitezen eta Agirre-etxeberri aisialdi guneaz gozatu dezaten.