pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekaineko asmakizunaren erantzuna: gereziak
03
Uzt
2022

Ekaineko asmakizunaren erantzuna: gereziak

Hilabete honetan, gerezien infusioa jogurt-kremarekin

Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.

 

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,

  • Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
  • Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
  • Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatzean, laboreak  txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.

Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, nutrizio-ekarpenak mantentzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelako elikagaiez ari gara. Horrez gain, testura, itxura eta zapore egokiagoa izaten dute. Sasoiko elikagaiek kalitate hobea izaten dute biltzeko garaian bilduz gero.

 

Zein fruta aukeratu dugu ekinerako? gereziak

Prunus motako hainbat zuhaitzen fruitua da gerezia. Zuhaitzak 20 metroko altuera har dezake.

Ez dakigu nondik datorren, baina uste da Beltza eta Caspio itsasoek inguratzen dituzten herrialdeetatik datorrela, eta erromatarrek hedatu zutela Europara eta Asiara.

Gerezi mota asko daude: gozoak, azidoak eta baita hibrido gozo-azidoak ere, eta zuhaitzean soilik heltzen den hezurra duen fruitu bakarra da; beraz, denbora baino lehen biltzen bada, ez da zuhaitzetik kanpo heltzen.

Gorrixkaren eta morearen arteko kolore nahasezina du gereziak, eta kolore hori du antozianinak dituelako; antozianinek gaixotasun degeneratiboak (hala nola, alzheimerra, artrosia, tanta-hezueria eta minbizi mota jakin batzuk) garatzen laguntzen duten erradikal askeak neutralizatzen dituzte.

Detox deituriko elikagaietako bat da, organismoa garbitzen eta toxinak kanporatzen laguntzen duelako.

Oso onak dira korrika edo kirola egin ondoren jasaten den tendoietako mina eta muskuluen gainkarga arintzeko.

Anoa batek 87 kaloria, 22 gramo karbohidrato, gramo 1 proteina eta 3 gramo zuntz ditu. Koipe gutxi dute, eta kolesterolik ez. Gluzemia-eduki gutxi ere badute, albertxikoak edo mahatsak baino askoz gutxiago.

Gereziek C bitamina, taimina, folatoak eta A probitamina dituzte, eta burdina, kaltzioa eta fosforoa ematen dute. Onak dira insomnioaren aurka, melatonina ugari dutelako.

Fruta freskoa da eta horrela kontsumitu daiteke, edo tartak, moussak, marmeladak, konpotak edo infusioak egiteko erabil daiteke.

Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta, bertan, gerezien infusioa jogurt-kremarekin prestatzeko azalpenak aurkituko dituzue.

Ikusi informazio-kartela

Albiste guztiak