pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sustraiak dantza taldearen emanaldi ibiltaria. “DJ Jaialdia”
30
Eka
2022

Sustraiak dantza taldearen emanaldi ibiltaria. “DJ Jaialdia”

Uztailaren 1ean, ostirala, 20:00etan hasita Nagusia kalean, Santikutz kaleko bidegurutzean

Uztailaren 1ean, ostirala, 20:00etan hasita erdigunean.

 

Sustraiak Dantza Taldeko helduen taldeak kurtso amaierako ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan, Legazpiko udalarekin elkarlanean antolatuta. Aurreko urteetan bezala, aurten ere Legazpiko kaleetan izango da ikuskizuna. 20:00etan hasiko da jaialdi ibiltaria, Kale Nagusian, Ruth lore dendaren parean hain zuzen.

Ordu bete inguru iraungo du jaialdiak, gutxi gorabehera, eta hiru zatitan banatuta egongo da. Lehenengo zatian, Kale Nagusian egingo dena, Gipuzkoako pausoak, Zuberoako Makil Handiak eta Zortziko dantzak dantzatuko ditu taldeak.

Bigarren zatia Kale Zaharrean izango da, Karibe Zaharra tabernaren parean. Dantzariek, agurra, Godalet edo Suletinoa, Polka eta Lapurdiko Makil Txikiak eta Otsagabiako Emperador dantzak egingo dituzte.

Hirugarren eta azken zatia Urbeltz pilotalekuaren parean izango da. Bertan, Banakoa, Fandangoa eta Arin-Arina, Brokel Dantza Zikloa, eta Txapeloaz dantzak ikusi ahal izango dituzte bertaratutako ikusleek.

Albiste guztiak