pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Burutu dira TTAK LEGAZPI GARBI kanpainaren ekimenak
30
Eka
2022

Burutu dira TTAK LEGAZPI GARBI kanpainaren ekimenak

Pipa-azalak konpostatu egingo dira lorategiak ongarritzeko.

 

Legazpiko Udalak TTAK LEGAZPI GARBI kanpaina gauzatu du eta, kanpainaren baitan, Agenda 2030 Foroan proposatutako ekimenak burutu ditu. Bertan, guztion artean herria garbi mantentzeko beharraz hausnartzera animatu ditu legazpiarrak.

Honen ondoren , gai honi buruzko beste kanpaina batzuk etorriko direla aurreikusten du. 

Egindako ekintzetako bat pipa-azalak jasotzeko kartoizko ontziak banatzea izan da eta, ondoren, zilindro garden batzuetan utzi behar ziren.

Guztira 4 zilindro bete dira, eta Azokaren ondoan dagoen konpostagailuan hustu dira. Hilabete batzuk barru lortuko den konposta udal lorategiak ongarritzeko erabiliko da.

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie kanpaina honetan parte hartu duten Gazi Gozo, Arif, Hegialde Kioskoa eta Hegialde Legazpi Denda gozoki-dendei.

Horrez gain,  parke eta kaleetako zoruan pilatzen den zikinkeriari buruz herritarren arreta pizteko, Legazpiko Udalak 12 egunez garbitu gabe utzi ditu gehien zikintzen diren 5 gune:

• Latxartegiko parkea

• Kultur Etxearen ingurunea

• Nafarroa kaleko 18. zenbakiko harrizko bankuaren eremua

• Agirre-Etxeberriko lorategiak

• eta Laubide kalea.

 

Garbitu ondoren, zaborrez betetako 10 poltsa bildu ziren. Legazpiarrok lurrera botatzen ditugun hondakinak dira. Horien % 80 inguru plastikozko poltsak dira, baina baita pipa-azalak, zigarro-puntak, edari-ontziak eta abar ere.

Gai honen inguruan arreta pizteko eta eztabaida sortzeko, bildutako hondakinak herriko hainbat farolatan zintzilikatu zituen udalak.

Kanpainari  amaiera emateko, joan den ostegunean, ekainaren 23an, kale animazioko ikuskizun bat egin zen Kale Nagusian, kaleak eta etxeak garbi edukitzeko ditugun ohiturei buruz hausnartzeko.

Hala ere, asko dago egiteko. Alde horretatik, Legazpiko Udalak kanpaina ebaluatuko du, eta eman beharreko hurrengo urratsak zehaztuko ditu. Horretarako, legazpiarren  parte hartzea eskatuko du.

Albiste guztiak