pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

UZTALAI  udaleku irekiak
02
Uzt
2022

UZTALAI udaleku irekiak

Datorren astelehenean, uztailaren 4an, emango diegu hasiera aurtengo UZTALAI udalekuei

 

Datorren astelehenean, uztailak 4, goizeko 9:30ean emango zaie hasiera aurtengo udalekuei. Haurrak, mailaren arabera dagokien elkargunera joango dira:

 

  • HH2 (2019an jaiotakoak), Laubideko hexagonoan (Domingo Agirre eskola)
  • HH3 (2018an jaiotakoak), Latxartegiko eskolaurrean (Haztegi ikastola)
  • HH4 (2017an jaiotakoak), Latxartegi parkean, ikastolako sarreraren kanpoaldean
  • HH5 (2016an jaiotakoak), ikastolako jolastokian, Agirre-etxeberri parkearen parean
  • LH1-LH2, (2015 eta 2014an jaiotakoak), Azokan
  • LH3-LH4, (2013 eta 2012an jaiotakoak), Euskal Herria plazan

 

Ordutegia: 9:30etik 12:30era.

 

Guztira 258 haurrek hartuko dute parte 21 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 25 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintzarako, 24 begirale eta zuzendaria.

 

Begiraleak, ekainaren 17an eta uztailaren 1ean, bi egunez elkartu dira eta egitarau desberdinak prestatu dituzte. Horien berri Udalak sortu duen Web orri berrian ematen joango dira, ikastaroak aurrera egin ahala.

Informazio gehiago

Albiste guztiak