Print this page
Ikasgelako zerbitzuaren denboraldia amaituta
05
Uzt
2022

Ikasgelako zerbitzuaren denboraldia amaituta

Uztailaren 13a baino lehen itzuli behar dira txartelak Kultur Etxean

Uztailaren 13a baino lehen itzuli behar dira txartelak Kultur Etxean.

 

Joan den uztailaren 1ean amaitu zen aurtengo ikasturtean ikasgela erabiltzeko aukera.

2021-2022 ikasturteko bigarren aldi honetan 35 txartel banatu dira. Orain, hurrengo ikasturterako programatuko ditugu txartel horiek, eta, horrezaz gain, zerbitzuaren erabilera neurtu eta erabiltzaileen iritzia jasoko dugu, azken balorazioa egin ahal izateko.

Horregatik, Hezkuntza Zerbitzutik gogora ekarri dute txartela oraindik itzuli ez dutenek lehenbailehen itzuli beharko dutela. Txartelak  uztailaren 13a baino lehen entregatu behar dira Kultur Etxeko harreran. Ordutegia: 08:30-14:00.

 

Halaber, galdetegi bat bidaliko zaie txartela erabili duten guztiei, jasotako  zerbitzuari buruz duten iritzia eman dezaten.