pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aurten ere DENDAK KALERA!
06
Uzt
2022

Aurten ere DENDAK KALERA!

Ostegun honetan, saltokiak kalera aterako dira Kale Nagusian, Patrizio Etxeberria kalean eta Nafarroa kalean

Ostegun honetan, saltokiak kalera aterako dira Kale Nagusian, Patrizio Etxeberria kalean eta Nafarroa kalean

 

Ilinti Legazpiko Merkatarien Elkarteak Dendak kalera izeneko azoka antolatuko du uztailaren 7an. Azoka horretan, Legazpiko dendek beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dituzte Kale Nagusian, Patrizio Etxeberria kalean eta Nafarroa kalean. Denda batzuek beren tokia ohiko dendaren ondoan jarriko dute, eta beste denda batzuk Kale Nagusira joango dira.

Aurten mota askotako 19 saltokik hartuko dute parte: arropa-dendak, oinetako-dendak, elikagaiak, optikak, loradendak, edertasuna eta osasuna.

Dendak Kalera 09:00etan hasiko da, eta etenik gabe egingo da 20:00ak arte.

Produktua saltzeaz gain, dendetako batzuek erakustaldiak egingo dituzte, eta batzuek, sektorearen arabera, beheratutako produktuak eskainiko dituzte.

Aurten, Ilintik hainbat jarduera antolatu ditu azokarekin batera. Kaleak musikarekin alaitzeaz gain (trikitixa eta dultzaina), 13:00etatik aurrera paella solidario bat egongo da, Saniko kuadrillak antolatua. Dendak Kalera ekimenaren egunean egindako erosketa bakoitzarekin tiket bat banatuko da, eta tiket horrekin paella-plater erdia hartu ahal izango da, baita fruta-brotxeta bat ere.

Egun horretan, Asier de la Iglesia ere izango da bertan eta Mudita proiektua aurkeztuko du. Mudita, kalitate handiko garagardoa da, artisaua eta solidarioa. Proiektu hori 2020an sortu zen; urte hartan, Asierrek, esklerosi anizkoitzarekin diagnostikatutako saskibaloiko jokalariak, proiektu hori abian jartzea erabaki zuen, gaixotasun hori duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Era berean, 14:00etarako erosketa bat egin duten guztiek 100 euroko bi erosketa-balen zozketan parte hartzeko txartel bat jasoko dute, eta 14:00etan egingo da zozketa hori. Beharrezkoa da bertan egotea sari horiek jaso ahal izateko.

Aurten ere legazpiko gazteek Dendak Kalera azoka animatuko dute. Horrela, 15:00etatik 16:30era Sorgintxulo taldeak antolatutako jolasak egongo dira Kale Nagusian eta Patrizio Etxeberria kalean. Jarraian, 16:30ean, Eneko Gutierrez mago gazteak bere magia-ikuskizunarekin alaituko du Kale Nagusia, eta, ondoren, 18:00etan xakean jokatu nahi duen orok aukera izango du Markel Vesga legazpiarraren aurka aldi bereko partida bat jokatzeko. Markel Euskadiko txapelduna da kadete eta gazte mailan.

Amaitzeko, 20:00etan, Jose Manuel Paternainek bere musikarekin alaituko du kalea.

Ikusi programa bideoan

Albiste guztiak