pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Alkateak EHUko udako ikastaroetan parte hartu du, EUDELen izenean
14
Uzt
2022

Alkateak EHUko udako ikastaroetan parte hartu du, EUDELen izenean

Udako ikastaroa: “Agenda 2030, kontratu sozial berri bat”

 

Alkatea EUDELeko Batzorde Eragileko kidea da, eta haren ordezkari gisa hartu du parte “Agenda 2030, kontratu social berri bat” udako ikastaroko erakundeen mahaian. Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak antolatu du ikastaroa eta Miramar jauregian gauzatu da.

EUDELez gain, honako hauek hartu dute parte mahai instituzionalean: Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetarako sailburuorde Jone Berriozabalek, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko zuzendari nagusi Sebas Zurutuzak, Arabako Foru Aldundiko GJH Arabako Aliantzako arduradun Lexuri Ugartek eta Bizkaiko Diputatu Nagusiaren Kabineteko Koordinazioko zuzendari nagusi Maitane Leizaolak.

Koldobike Olabidek arlo horretan alkateen lana nola antolatzen den azaldu du, EUDELen Batzorde Eragilearen, lidergo-batzorde baten eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak bultzatutako Eragile Anitzeko Foroari lotutako hainbat lantalderen bidez.

Era berean, EUDELek 2030 Agendarekin duen konpromiso sendoa nabarmendu du. Proiektu estrategiko horretan, hainbat biztanleria-tamainatako eta sentsibilitate politikotako udalek parte hartzen eta laguntzen dute.

Euskal Erakundeak bat datoz Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) “politika publikoak hobetzeko hizkuntza komuna” dela esatean, eta emaitzak eta eraginak neurtzeko adierazleak izateko beharra adierazi dute.

Udalek Euskadiko 2030 Agendari egin beharreko ekarpena toki-sustapeneko 15 proiektutan definitu da, Euskadiko 2030 Agendaren proiektu enblematikoekin lerrokatuta, honako eremu hauetan: gizarteratzea, berdintasuna, ingurumen-jasangarritasuna, enplegua eta tokiko garapena, garapenerako lankidetza edo gobernantza ona.

Eudelen albistea ikus daiteke hemen eta bertan laburbiltzen da alkatearen azalpenaren edukia.

 

 

 

Albiste guztiak