Print this page
Legazpiko Udalak euskaraldian izena eman du
18
Uzt
2022

Legazpiko Udalak euskaraldian izena eman du

Legazpiko  Udalak entitate modura hartuko du parte Euskaraldian

Legazpiko  Udalak entitate modura hartuko du parte Euskaraldian, eta herriko gainerako entitateei ere luzatu nahi die horretarako gonbidapena.

Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Datorren azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, 15 egunez, eta hauxe aurtengo lema: “Hitzez ekiteko garaia”.

 

Helburu nagusia hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da eta aurtengo edizioan, aurrekoan bezalaxe, entitateek ere har dezakete parte, euskaraz lasai egiteko guneak -ariguneak-sortuz.

Gaurko Gobernu Batzordeak Legazpiko Udalak Euskaraldian entitate gisa parte hartuko duela erabaki du. Irailean, oporretatik bueltan, Udalak ARIGUNEAK identifikatuko ditu.

Legazpiko Udalak dei egin nahi die herriko enpresa, denda, taberna, elkarte eta talde guztiei aurtengo Euskaraldian parte hartzera anima daitezen, hartara, guztiok elkarrekin, euskararen erabileran eragiteko.

Informazio gehiago eta izen-ematea

Entitateon izen-ematean laguntzeko asmoz, datozen egunetan eta irailetik aurrera, hainbat bisita egingo dira herriko establezimenduetara. Edozein zalantza edo argibide:

 

  • Goizargi Oruesagasti Otaño

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  
Tel.: 943 363 040 | luzp.: 509

Mugikorra: 610 48 94 50

 

  • Tasio Arrizabalaga Azpiroz

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Tel.: 943 363 040 | luzp.: 501

Mugikorra: 610 48 94 07