pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Argitaratu dira eskola-materiala eta informatika-ekipoak erosteko diru-laguntzen oinarriak
21
Uzt
2022

Argitaratu dira eskola-materiala eta informatika-ekipoak erosteko diru-laguntzen oinarriak

Erosketak uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin daitezke

Erosketak uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin daitezke.

 

Uztailaren 20an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko aurtengo diru-laguntzen oinarriak.

Gogoratu erosketak uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin daitezkeela. Horregatik, epe horretan egindako fakturak behar bezala gorde behar dira, eskaera egiteko garaian aurkeztu ahal izateko.

 

Eskaerak irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7.30-15.00).

Familia-errentaren arabera, Legazpiko dendetan eskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izango dira seme edo alaba bakoitzeko, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan informatika-ekipoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dira familia bakoitzeko.

Ikusi Diru-laguntzen oinarriak

Albiste guztiak