pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uztaileko asmakizunaren erantzuna: piperrak
03
Abu
2022

Uztaileko asmakizunaren erantzuna: piperrak

Hilabete honetan, kuskusez betetako piperren errezeta prestatzera gonbidatzen zaituztegu.

Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.

 

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,

  • Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
  • Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
  • Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatzean, laboreak  txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.

Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, nutrizio-ekarpenak mantentzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelako elikagaiez ari gara. Horrez gain, testura, itxura eta zapore egokiagoa izaten dute. Sasoiko elikagaiek kalitate hobea izaten dute biltzeko garaian bilduz gero.

 

Zein barazki aukeratu dugu uztailerako? piperrak

 

Mexikotik, Perutik eta Boliviatik etorritakoak dira piperrak. Gure herrialdean XVI. mendean hasi ziren landatzen, eta hemendik Europara zabaldu ziren geroago.

Piperra forma, tamaina eta kolore aldakorreko barazkia da. Barrutik hutsik dagoen fruitu bat da, Solanazeoen familiakoa eta, zehazki, Capsicum generokoa. Familia horretako beste espezie batzuk tomatea edo alberjiniak dira.

Piper gozoa berdea, horia, gorria eta morea edo beltza izan daiteke. Piper mina, oro har, berdea da, eta, horien artean, pikillo, Gernika edo Padron barietateak nabarmentzen dira.

Gernikako piperra fruitu txikia da, berdea, estua eta luzea, eta frijituta kontsumitzen da. Oraindik berdea eta samurra denean jasotzen da, eta heltzen uzten bazaio, azala loditu eta gorritu egiten da, piper txorizeroa egiteko.

Piperrak batez ere urez osatuta daude: 100 gramo piper bakoitzeko, 92 gramo ur. Oso kaloria eta proteina gutxi ematen dute, eta zuntz-iturri ona dira.

Bitamina nagusia C bitamina da, laranjak baino hiru aldiz C bitamina gehiago dute piperrek, eta A bitamina ere badute, ikusmenerako oso ona dena. Bitamina horiez gain mineral hauek ditu piperrak: potasioa, magnesioa, fosforoa eta kaltzioa.

Burdina xurgatzen laguntzen dute, baita nerbio-sistemaren eta immunitate-sistemaren funtzionamenduan ere, eta arrisku kardiobaskularra murrizten dute, horretarako duten ahalmen antioxidatzaileari esker. Piper minek urdaileko ultzerak garatzea prebenitzen dute.

Piper minek kapsaizina dute eta horregatik pikatzen dute horrenbeste. Substantzia hori haziak eusten dituen mintzean eta hazietan bertan dago. Munduko piperrik minena Carolina Reaper da; tabaskoa baino mila aldiz gehiago pikatzen du eta horregatik sartu da Errekorren Guiness liburuan.

Piperbeltza eta piperra bi gauza oso desberdinak dira; piperbeltza zuhaitz baten fruitua da, eta piperra, berriz, landare baten fruitua. Kaloria-ekarpenean ere ez dago zerikusirik: 100 gramo piperbeltzek 280 kcal ematen dute eta 100 gramo piperrek 19 kcal.

 

Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta, bertan, kuskusez betetako piperrak prestatzeko azalpenak aurkituko dituzue.

Ikusi fitxa

Albiste guztiak