pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikasgela zerbitzuaren balorazio positiboa
04
Abu
2022

Ikasgela zerbitzuaren balorazio positiboa

Pasa den ikasturte honetan, ikasgelaren erabilera bi alditan arautu da. Bigarrena aurreko uztailaren 1ean amaitu da. Horregatik iritsi da bigarren aldi honetan eskatutako txartel-kopuruaren, erabiltzaile-kopuru eta profilaren eta erabiltzaileek zerbitzuaren inguruko iritziaren eta balorazio orokorraren berri emateko ordua.
 
Eskaintzak jasotako eskaerari erantzun diola esan dezakegu. 24 postu eskaini dira eta 31 pertsonak erabili dute zerbitzu hau, nahiz eta 35 pertsonak egin zuten eskaria. 16 eskaera Egoitza Elektronikoaren bidez egin dira eta 19 Herritarrentzako Arreta Zerbitzutik.
 
Erabiltzaile gehiago izan dira emakumezkoak (28) gizonak baino (3). Bataz besteko adina 22 urtekoa izan da. Erabiltzaileen % 87 hainbat gradutako ikasleak izan dira eta ikasketak EAEn egiten ari dira.
 
Zerbitzua 105 egunetan erabili da, 79 lanegun eta 26 asteburu eta jaiegun. Jendetzarik handiena apirilean, maiatzean eta ekainean izan da. Garai horretan 66 erabiltzaile izan dira. Nabarmentzekoa da 17 laguneko talde batek 10 eta 50 egun bitartean erabili duela ikasgela. Hala ere, aldi berean erabiltzaile gehien egon den egunetan eskainitako 24 plazetatik 12 baino ez dira bete.
 
Ikasgela erabiltzeko lehen aldia amaitu zenean egin zen bezala, orain ere erabiltzaileen iritzia jaso dugu, galdetegi baten bidez. 10 erabiltzailek bete dute.
 
Inkestek zerbitzuaren balorazio ona erakusten dute: 10etik 7,9 puntu.
Ikasturte honetako lehen aldiko balorazioan baino 0,5 puntu gehiago lortu da.
Balorazio onena ondorengo alderdiek izan dute: lanegunetako ordutegia, ordu bat gehiagoz luzatu dena (8,6); garbiketa (7,6); eta egin beharreko izapideak, bigarren aldi honetan sinplifikatu direnak (7,4).
 
Guztiek erantzun dute berriro ere erabiliko luketela ikasgela.

Albiste guztiak