Print this page
GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA 2022
29
Abu
2022

GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA 2022

Irailaren 4an Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin

Irailaren 4an Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin

 

2019tik ezin izan dugu Artzain eguna jai giroan ospatu. Aurten bai, egitarau oparoa antolatu dugu: goizean zehar, Gipuzkoako Idiazabal Gazta lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, gaztagintza tailerra,  artzain txakur trebatze erakustaldia, ardi mozketaren erakustaldia, ardi erakusketa, ardi okela lehiaketa, gazta dastaketa: herritarren saria, omenaldiak, artisauak, herri bazkaria eta arratsaldean Gipuzkoako  53. Artzain Txakur Txapelketa.

Geurea den ondare guzti hau, ezagutu, dastatu eta bizi nahi baduzu, zatoz igandean Gipuzkoako Artzain egunera!