pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Herri Danborradako entseguak hasiko dira
30
Mar
2015

Herri Danborradako entseguak hasiko dira

Apirilaren 14an hasiko dira.

Jaiak gerturatzen ari zaizkigun honetan, herritarren parte hartze zuzena eskatzen duten ekitaldietarako entseguak ere martxan jartzen hasi dira poliki-poliki. Martxoan Larrain Dantza eta Kapela Dantzakoak abiatu ziren, eta oraingoan Maiatzaren 2an egingo den Herri Danborradakoak abiatuko dira. Entseguak apirilaren 14an hasiko dira 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan. Entseguak astearte (14, 21) eta ostiraletan (17, 24) izango dira esandako leku eta orduan. Azken entsegu orokorra bandarekin, apirilaren 29an, asteazkenean, Domingo Agirre eskolako pilotalekuan gaueko 21:00etan. Herri Danborradan parte hartzeko 18 urtetik gorako legazpiarra izatea eta entsegu egunetan izena ematea besterik ez duzu behar. Anima zaitezte.

Albiste guztiak