Print this page
Ikastaroen eskaintza zabala 2022-2023 ikasturtean
16
Ira
2022

Ikastaroen eskaintza zabala 2022-2023 ikasturtean

Hainbat ikastarotarako izen-ematea hilabete honetan egin beharko da

Hainbat ikastarotarako izen-ematea hilabete honetan egin beharko da.

 

2022-2023 ikasturtean Legazpin eskainiko diren ikastaroen berri eman du Udalak. Herritarrek euren postontzian jasoko dute ikastaroen gaineko eskuliburua eta ikusgai egongo da herriko zerbitzu publikoetan ere.

 

Bertan jasotzen dira Udalak berak, herriko elkarteek udalaren eskariz edo/eta herriko elkarteek beren kabuz antolatu dituzten ikastaroak.

Guztira 21 entitate edo zerbitzuren eskaintzak jasotzen dira Gizarte, Euskara, Kultura, Hezkuntza eta Kirolaren arloetan, 72 ikastaro desberdinekin.

Hainbat ikastarotarako izen-ematea hilabete honetan egin beharko da; besteetarako berriz, plazak baldin badaude, urtean zehar egiteko aukera egongo da.

Eskuliburua ikusi