pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikasturtearen hasiera nerabeentzako zerbitzuan
17
Ira
2022

Ikasturtearen hasiera nerabeentzako zerbitzuan

Asteburuetan irekiko da, irailaren 18tik aurrera

Asteburuetan irekiko da, irailaren 18tik aurrera.

 

Legazpiko Udalak gogorarazi digunez, ikasturte berria hastearekin batera, joan den irailaren 1ean, Nerabeentzako Zerbitzuari ekin zitzaion berriro.

Lehenengo egunetan, hezitzaile taldea kalean eta sare sozialetan egon da nerabeekin harremanetan, eta joan den irailaren 7tik Gazte-txokoan ere bai.

Datorren igandetik, irailaren 18tik, aurrera ohiko ordutegira itzuliko da, eta asteburuetan erabili ahal izango da zerbitzua. Zerbitzu hori eten egiten da Hegialdeko jaietatik Agorreko Santikutzeko jaietara arte.

Urrian, eskola-ordutegiaren barruan, DBHko 1. mailako nerabeen bisitak antolatuko dira, eta, ondoren, arratsalde batean, gurasoentzako ateak irekiko dira.

 

Gogoratu ordutegia eta sare sozialak:

Ordutegia:

Gazte-txokoan

  • Asteazkena eta osteguna: 17.00-19.30
  • Ostirala, 15-18 proiektuarekin: 16.00-18.30
  • Larunbata: 17.00-20.00
  • Igandea: 17.00-20.30

Kalean

  • Asteazkena: 15.25-16.15
  • Osteguna: 16.00-17.00
  • Ostirala: 14.00-15.00 / 18.30-19.30
  • Larunbata: 20.00-21.00

Sare sozialetan

  • Asteazkena: 16.15-17.00
  • Ostirala: 15.00-16.00
  • Larunbata eta igandea: 16.30-17.00

 

Sare sozialak:

  • WhatsApp: 634 466 838
  • Facebook eta Instagram: nerabezerbitzua

Albiste guztiak