pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio urriaren 19an
20
Ira
2022

Legazpiko Udalak 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio urriaren 19an

Urtero , Nagusilaneko eta Buztintegiko kideen laguntzarekin antolatzen den  jarduera da

Urtero , Nagusilaneko eta Buztintegiko kideen laguntzarekin antolatzen den  jarduera da.

 

Aurten, berriro ere, Legazpiko herriak, 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio. Pandemia dela eta, azkenengo bi urteetan, ezin izan da egin, baina hainbeste arrakasta duen jarduera hau berreskuratuko da.

 

Datorren urriaren 19an azokan izango da honako programarekin:

  • 12:30etan, Parrokian meza egingo da.
  • 13:30etan, bazkaria izango da.eta bertan adin handiena dutenak omenaldia jasoko dute, bai emakumea, gizona, baita senar-emazteak, ere.

Dantzariek, ohorezko aurreskua eskeiniko diete, txistulariekin batera.

Oroigarri moduan, opari batzuk jasoko dituzte.

  • 15:00etan, Alaitasuna Errondailak, kantu kantari saioa eskainiko  dute.

 

Bazkariaren prezioa 10€koa izango da.

 

Izen emateko epea, irailaren 26tik urriaren 7ra izango da,

Buztintegiko bulegoan Gizarte Zentroko lehenengo solairuan,

11:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.

Albiste guztiak