Print this page
Erreka Eguna: ikusi zein taldetan zauden!
20
Ira
2022

Erreka Eguna: ikusi zein taldetan zauden!

Parte-hartzaileak 9:30etan bilduko dira Euskal Herria Plazan

Parte-hartzaileak 9:30etan bilduko dira Euskal Herria Plazan

 

Datorren larunbatean, hilak 24, aurtengo Erreka Eguna izango da.

Parte hartuko duten pertsonei mesedez eskatu nahi diegu 9:30etan ager daitezela Euskal Herria plazan, garbiketa-lanak puntu-puntuan hasteko.

TALDEEN ZERRENDAK hemen ikus ditzakezu

100 legazpiarrek eman dute izena errekatik dauden plastiko, burdin,.. eta aurkitzen dituzten trasteak ateratzeko.

Urola ibaia (Saturnino Telleria errotondatik Guriditegiraino) eta Mantxola eta Urtatza errekak garbitzeko 11 talde osatu ditugu.

Gainera, Nerabeen Zerbitzuko talde batek argazkiak eta bideoa aterako ditu ekitaldiaren berri emateko.

 

Zein taldetan zauden udal webgunean kontsultatu eta nola joango zaren antolatu.

Eta nola ez, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitera animatu nahi zaituztegu.

 

Eta gogoratu: euria egingo balu, bertaratu ere! Katiuskak jantzita dauzkagu! Euskadin bizi gara!

 

 

KONTUTAN HARTZEKOAK

  • Uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak…) eraman!
  • Gogoratu zenbait gunetara iristeko garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!
  • Izena eman gabe gerturatzen bazara, guri jakinarazi behar diguzu Istripu-aseguruan sartzeko.
  • Erraz hartzeko moduan dagoen zaborra jaso behar da, arriskurik sortu gabe.
  • Hondakinak kolore desberdinetako bi poltsatan bereiziko dira:
    • Horia: plastikozko ontziak, tetrabrik ontziak  eta latak.
    • Grisa: bestelako hondakinak
  • Garbiketa-lanak 12:30etan emango ditugu bukatutzat.
  • Ondoren hamaiketakoa egongo da!
  • Eskuzorroak jaso eta garbitu egingo dira, hurrengo urteetan berriro erabiltzeko asmoz.