pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erreka Eguna
26
Ira
2022

Erreka Eguna

88 boluntariok 322 kg hondakin jaso dituzte ibaitik

88 boluntariok 322 kg hondakin jaso dituzte ibaitik

 

Aurten, Erreka Egunaren hemezortzigarren edizioa antolatu dugu. Jarduera hori urtero antolatu dugu 2004az geroztik, 2020an izan ezik, urte horretan ez baitzen egin pandemiagatik.

 

Hemen 2022ko Erreka Eguneko datuak:

  • 88 legazpiarrek hartu zuten parte.
  • 322 kg hondakin bildu zituzten. Erreka Egunaren azken edizioetan jaso denaren erdia.

Kontuan izan behar da ere, 2021az geroztik, Legazpiko Udalak ibaia modu profesionalean garbitzen duela urtean bitan.

  • Aste honetan, bildutako hondakinak ikusgai egongo dira plazan. Gehienak plastikoak dira, baina badira ere hozkailuren bat, kableak, beira, eraikuntza-materiala, arropak eta abar.

Hemendik ESKERRAK eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei eta Haztegi ikastolari, Olazabal institutuari eta Domingo Agirre eskolari.  Baita aipamen berezia egin nahi diogu Katagorri elkarteari, urtero hamaiketako goxoa prestatzen laguntzen dutelako.

 

Erreka Eguna 2004an sortu zen. Eskolako Agenda 2030eko ikasleen proposamena izan zen, ibaiaren ekosistema zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Urte osoan zehar ere kontzientziatzeko baliagarria izatea espero dugu.

Datorren urtean ikusiko dugu elkar!

Ikusi argazkiak

Albiste guztiak