Print this page
Joxe Martin Etxeberria Kaleko XX. Pintura Lehiaketak baditu saridunak
28
Ira
2022

Joxe Martin Etxeberria Kaleko XX. Pintura Lehiaketak baditu saridunak

Fernando Ureta (Artziniega) izan zen irabazle eta herritarren saria Félix Flamarique (Iruñea) eraman zuen.

Fernando Ureta (Artziniega)izan zen irabazle eta herritarren saria Félix Flamarique (Iruñea) eraman zuen.

 

10 margolarik erantzun zioten

Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak

joan den irailaren 24rako

egin zuten deialdiari.

Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,

eta erakusgai egon ziren arratsaldeko 5:00ak arte

Udaletxe aurrean.

Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen

 

Hauek izan ziren sarituak:

1.  SARIA: Fernando Ureta (Artziniega)

2.  SARIA: Iban Aranburu (Beasain)

3.  SARIA: Jose Ramon Guerra (Gorliz)

Herritarren saria: Félix Flamarique (Iruñea)

 

Herritarren saria aukeratzeko,

95 herritarrek eman zuten bozka,

eta herritarren gustukoenak 37 bozka jaso zituen,

gainerakoei alde nabarmena atereaz.

Ikusi argazkiak