Print this page
Euskararen erabilera legazpin
05
Urr
2022

Euskararen erabilera legazpin

2021eko kale-neurketaren arabera, % 33,9koa da euskararen erabilera

2021eko kale-neurketaren arabera, % 33,9koa da euskararen erabilera

 

Datu horren berri eman genuen joan den uztailean argitaratutako albistean.

Gaurkoan herriko gune desberdinetan jasotako erabilera-datuak emango ditugu.

Hiru eremutan edo ibilbidetan neurtu da euskararen erabilera:

  1. Behe-aldea 1: Latxartegi parkea, kultur etxearen ingurua eta Kale Nagusia
  2. Behe-aldea 2: Elizaren atzealdea, azoka gunea eta Aizkorri kalea kiroldegiraino
  3. Goialdea: Laubide auzoko oinezkoen kalea eta haur-parkea

Eta hauek erabileraren datu orokorrak eremu horietan:

  1. Behe-aldea 1:  % 43,8
  2. Behe-aldea 2:   %33,8
  3. Goialdea:           % 22,9

Ikusten denez, alde handia dago eremuen artean baina datu horien azkeneko bost urtetako bilakaerari erreparatuz gero, badira datu onak eta ez hain onak.

Ikus dezagun bilakaera,

 

Eremua

2016 (%)

2021 (%)

Behe-aldea 1

34,0

43,8

Behe-aldea 2

43,2

33,8

Goialdea

9,9

22,9

 

Erabilera ia 10 puntu igo da Latxartegi parkearen, kultur etxearen eta Kale Nagusiaren inguruan. Baina igoera oraindik handiagoa izan da Goialdean, 5 urtetan 13 puntu igo baita. Aldiz, erabilera jeitsi egin da azoka inguruan, elizaren atzealdeko haur-parkean eta Aizkorri kaletik kiroldegiraino doan bide tartean; akzeneko eremu horretan herriko erabilera orokorraren parekoa da (% 33,9).

 

Hausnartzeko datuak dira. Hala, 5 urtetan irauli egin dira behe-aldeko bi eremutako datuak: eremu batean igo dena (9,8) bestean jeitsi egin da (9,4).

Ikusi erabileraren datuak eremuka